XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diputaduek, Korrekidoreak eta Probintzia`ko Idazkariak osatzen zuten Guda-Diputazioa.

Beuren erabakiek era bateko indarra zuten bearkizuna sortzeko.

ELIZ GIZONA MEZUDUN ETA ARGITZAILE.

Nafarroa`ko Korteak iru maillatan zegon eratua: nobleak, eliz-gizonak eta erria.

Nobleak (ricos homes infanzones y caballeros) 55 aulki zituzten; Eliz-gizonek, 10; Erriak 27.

Nafarro eta Zuberoa`n bai, baiña beste eskualdeetan (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Laburdi) ez da eliz-gizonik ikusten.

Agintari-Junteetan ikusten.

(Apaizik ez dedillla Junteetan Prokuradore izan, bere eliz-mezuari ez bait dagokio politika arazoetan sartzerik... Gipuzkoako Fueroa, Tit. 26, Cap. IV).

Kalahorra`ko Gotzaitegitik bere mende zeuden apaiz euskalduneri berdin-berdin agintzen zaie ez-eta pakea aitzakitzat artuta ere eta gogorki debekatzen die Errepublika gobernuko arazoetan sartzerik.

Labayru idazleak dionez, Gotzaiek gizaldietan zear ez dute gure artean aginpiderik izan, ez bait zieten erririk-erri ibiltzen uzten, elizak bisitatzen eta antolatzen.

Arrazoi au jasoten du: zenbait zaldun eta aundikiek eleizaren amarrenak, eskubiderik gabe eramaten zituztelako.

Arrazoi ori berbera agertuko diote Erregeari, Guadalajara`ko Korteetan, zenbait Gotzaiek: ez dala zillegi, alegia, apaizen lanak ordaintzeko jasotzen diran amarrenak, eliz-gizon ez diranak eramatea.

(Divisero zeritzan elizako patroiak jasotzen zitun parrokiko amarrenak oso-osorik.

Arriaran`go bikarioa izendatzea Villafranca de Gaita`go Kondearen esku zegoan, bera bai zan parroki orren patroi divisero.

Eliza ortako Benefiziadoek ez zuten amarrenik artzen; patroiak ematen zien 20 dukat dirutan, lanen ordez.

Yarza eta Amezketa etxeen jabe zanez, Granada de Ega`ko Kondeak eramaten zitun amarren guztien erdiak (patroi semi divisero zalako) eta beste erdiak (Beasain`en) eleiz-gizonek.

Iturrizak dio Eliz-kanonetatik ikusten datorren au: Aita Santu Sinplizioren garaian (470 urtearen inguruan) amarrenak lau zatitan banatzen zirala: bat Gotzaientzat, beste bat eliz-gizonentzat, irugarrena beartsuentzat eta laugarrena parrokiak dituen beste gastuentzat.

Gure arteko Aide nagusiek ez zuten orrelako erdibiketarik nai.

Eurak bakarrik ziran guzien jaun eta jabe.

Orregaitik ez zuten Gotzairik tartean gura.

Amarrenak zaintzeko eurak ziran naiko; baita ere menpekoak zuzen erabiltzeko euren bizian eta aziendetan.

Aide Nagusien aurka jeiki ziranean, Erri-billek guk esandakoen antzeko arrazoiak esaten dituzte: ildakoen alde elizara eramaten zituzten ofrenda aiñako gauza guziak kentzen omen zieten lapurretan bideetara irtenda.

Orrezaz gaiñera, elizarako amarren eta bestela eskeintzeetan ere nai zuten guzia egiten omen zuten.

(Ofrendak ez ziran nolanaikoak izaten: primerako maillan, idia; bigarrengoan, aria eta abar).

Eleiz-kabildoa Benefiziadoek osatzen zuten.

Oien artetik batek, Bikarioak, sakramentua banatu eta mintzairak egin.

Besteak elizkizunetan laguntzaille ziran eta koruan parte artzen zutenak.

Baita dotriña ematen eta konfesioak entzuten lagundu ere, konjuroak egiñ eta abar.

Benefiziadoek, berez, amarrenetatik bizi ziran (arto, gari, sagar, bildots, txala) eta aldara-oiñetan eskeintzen ziran ofrendetatik (ogi, argizari eta abar).

Patrimonial zeritzen Benefizioetarako eskubideak, pilongo zeritzanek zituzten bakar-bakarrik (errian sortu eta elizako pila edo pontean bataiatuak zirenak) eta amarren-amailleen (diezmero) seme edo billobak.

(Oiartzun`go baillaran, 1787`an, 3.341 biztanle bizi ziran; bere parrokian, berriz, Bikario bat eta zortzi Benefiziadu).